Rythmes scolaires rentrée 2014

Rythmes

Familiekin hitzartze luze baten ondotik, 2014-eko sartzearen eskolako erritmoeri buruzko erabakia hartu du pedagogi taldeak.

Jende gehienentzatkomeni litaiken aterabide bat atxeman dugu.

4 egun laneko astea mantentzen dugu, arratsaldeko orduen desberdintze batekin, kantinako ordu berrieri moldatzeko.

Ikasleek eskola ukanen dute astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-etatik 12:00 arte eta 14:00-etatik 17:00-ak arte.

Kanboko aisialdirako zentroa asteazkeneko egun osoan idekia izanen da, egun hartan zaintza baten beharra dutenentzat haurrak harreratuko dituzte.

rytmes-scoOrdu horien hautua ez da ustekabez egina izan. Pedagogi taldeak erritmo endogeno eta neurozientzietako bi konferentzia jarraitu ditu. Gizakien burumuinari buruzko azken ikerketa zientifikoek frogatzen dute haurrak hobe prest direla 10:00-ak eta 12:00-ak artean eta 15:00-ak eta 17:00-ak artean ikasteko,

Denbora-arte horietarik kanpo, kontseilatua da buruimuinari inbeztimendu guttiago galdegiten dituzten aktibitateen proposatzea.

Azken elementu horien jakinean, eta beti gure ikasleen erreusitzea axola bait zaigu, eskola eguneko ikaste denboren berantolaketa lantzen ari gira.

Heldu den eskolako sartzerako, gure ikasleentzat ordutegi berri bat plantan ezarriko dugu.