Apirilean, Andereño, Annick, Xantal eta ama batzuekin Miarritzeko Txokoletaren museoa bisitatzera joan gira.
Autobus haundi bat hartu dugu, Miarritzen utzi gaitu, itsasoaren ondoan. Aro biziki ederra zen eta gure atsaskaria jan dugu uhaineri begiratuz.
Txokoletaren museoan 10-etan hitzordua ginuen. Bi talde egin ditugu ikasle ainitza ginelako, talde bakotxak 2 aktibitateetan parte hartu du :
- Txokoletaren fabrikatzea eta historiari buruzko film bat : Quetzalcoalt deskubritu dugu, txokoletaren jainkoa eta makek ez dute gehiago sekreturik guretzat
- Tindua txokolatean : koloragarriak erantsi ditugun txokolateari esker (gorri – urdin – hori – ferde) txokoleta plaka batean lapin bat zizelkatu dugu
Gero Marion Lakuko jostalekura piknikatzera joan gira, han iguzkia eta estrukturaz baliatu gira arratsaldean.