ITSASUKO KANPINA
Ekainaren 22-an, ortzirale goizarekin, joan gira autobusez Itsasuko kanpinaren bisitatzerat.Mikel-ek ongi etorria egin dauku, bere aitama eta aitatxi-amatxirekin.
Ikusi dugu : oihal-etxola bat ainitz « camping-car » ainitz « mobil-home » ainitz etxola
Askaria egin dugu etxola baten terrazan.
Mikel-en aitamek eskaini daukute edatekoa.
Kanpineko josta-lekuan ainitz jostatu gira ; sablean, errota haundian, bilintxi-balantxetan !
Argazki bat egin dugu denekin joko handiaren aintzinean.
Zoin goxo zen Mikelen kanpinean !
Milesker zuri Mikel eta zure familiari !