Kolore kolore

 

 

2013-ko eskolako sartzea koloretsua izan da.

 

rpeinture 

Alabainan, eskolako guraso ekipa batek, udako bakantzetaz baliatu dira ama eskolako bi sala eta pasabidea berritzeko.

 

 

 

Eztabaida askoren ondotik, gelarako ubela eta berde anisa hautatuak izan dira. Pausa gela urdinez jantzi da, bi tonuetan.

 

 

 

Pasabidea xuritua izan da eta tindu magnetiko batekin egindako banda bati esker jantzi makoen gainean ikasleen argazkia imantzen ahal da.

 

 

 IMGP2400

 

Ikasleak apaindura aldaketaz zoratuak ziren.

 

Eta hastapen bat baizik ez da… batimenduaren gaineratekoa berritzea heldu den sartzeko pentsatua izan da !

 

 

Milesker handi bat gure eskola ederrago eta funtzionalago bilakatzeko engaiatzen diren gurasoeri.